ACID MOTHERS TEMPLE [JAPAN] + SISTER SIMONE and THE HOLY BALLS live!

Azaroak 7 Osteguna 20:00

ACID MOTHERS TEMPLE [JAPAN] + SISTER SIMONE and THE HOLY BALLS live! Rock / Psychedelic / Vintage
Sarrera: 10

ACID MOTHERS TEMPLE

Acid Mothers Temple inork ez bezala uztartzen ditu gertutasuna eta harridura, sendotasun handiz, beti ere. Hainbeste, rock postmodenoari aplikaturiko esperientzia psikodelikoaren mukurua bihurtu dela. 1995ean sortua (nahiz eta gaur egungo izena 1998an hartu), komuna mentalitatea duen talde aldakorra da. Zappa eta Hendrixen oinordeko, bat-bateko pasai zabal eta azidoetan murgiltzen dira, gitarra eta sintetizadore sarkorren artean. Gong-en oinordeko ere. String Band sinesgaitza infernu kosmikoraino eramaten dute. Orain dela 16 urte atera zuten beren lehen diskoa eta ordutik, ezin emankorrago, disko andana kaleratu dute, izen ezberdinak emanez baina betiko ideia libertarioa kaskezurrean mantenduz. Horietako ideia batek, adibidez, 2012an "Son Of A Bitches Brew" bilduma grabatzera eraman zien eta bertan Miles Davis jazz elektrikoan Jimy Hendrixen eskutik barneratzean egingo zukeena atzeman daiteke.

SISTER SIMONE AND THE HOLY BALLS

Benetako rock vintage gang bat. Simone eta bere "holy balls" -en sorkuntzak entzutean, 70. hamarkadako eszena (Led Zeppelin, Janis Joplin, Jimmy Hendrix edota Cream) etortzen zaigu gogora, eta berehala ulertzen dugu zuzeneko talde baten aurrean gaudela. Musika gordina eta zuzena, indar sentikor eta engaiatua, soinu sakon eta mamitsua... Taldeak badu "vintage" arima, baina modernitatearen esperientziei begirtazen die. 5 urtez lanean aritu eta gero, haien 1. albuma aurkeztera datoz. Tuka, itzulika, oihuka... Sister Simone & the Holy Balls-ek whisky, cowboy bota eta larru zaharreko usaina duen baporezko ekaitz-zirimola batean eramaten gaitu, askatasunaren xika beti mastekatuz... Eta klase handiz gainera.

http://acidmothers.com/
http://www.sistersimoneandtheholyballs.com/

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago