LA DOBLE FILA live!

Azaroak 8 Ostirala 20:00

LA DOBLE FILA live! Hip & Roll
Sarrera: 5

La Doble Fila, Pablo Espadasen ahotsa, Santi Vaamonde eta Evia anaien rockandroll ahaltsua elkartzen diren gunea da. Pablo, kaleko poeta da, humore txarrekoa, arkatza prst duela eta helduentzako hitzekin. Rima sonante, asonante eta gaizki sonanteak. Hitz jokoak eta ahaztu ezineko esaldiak. Portal, protekzio etxe edo Ibiza baten atzeko eserlekuko poesia. Egunerokoa leienda bihurtzen denean.

“Viernes de Rencor” aurkezten dute, hard rock molotov koktela; kaleko poesia, flow sendo eta tripetako abestiak daudelarik. Gaur egungo maitasunaren, sexuen arteko guda bero, krisiak dituen izkutuko efektu eta beste eguneroko arazoen inguruko diska. Espainiako rocka bireraikitzen dute. 2013ko lehen ezinbesteko diska.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago