FEELING OF LOVE [FRANCE] live!

Azaroak 4 Astelehena 20:00

FEELING OF LOVE [FRANCE] live! Psychedelic / Pop / Shoegaze / Kraut
Sarrera: 8

Le Bukowski Musika Kluba & Ayo Silver! present: The Feeling of Love

Ayo Silver!-en Atmósfera Abruptan erositako “Dissolve Me” diskaren zaleak ginen. Haien abestiak izan ezik ezer gutxi genekien haietaz baina aurrean garrantzizko zeozer geneukalaren susmoa bageneukan, ondo gorderiko sekretua alegia. Lurrazpiko Festa Jaialdira ekarri genituen kapritxo moduan eta eszenatoki gainean… BUM!

Sekretua ikusgai bihurtu zen. The Feeling of Lovek eztanda eduki zuten eta han geunden guztiak zeharo harrituta geratu ginen: pop, sikodelia eta kraut soinuak haien artean ari ziren borrokan bozgorailutik lehen irteteko. Drone espaziala momentu batean eta doinu perfektua hurrengoan. Velvet eta La Monte Young, Ty Segall eta Suicide, Silver Apples eta Can, Thee Oh Sees eta Jesus & Mary Chain pasa ziren gure burutik.

Estatu Batuetatik bira egin eta gero, 7” split bat kaleratu zuten Ty Segall-ekin. The Felling of Lovek haien diska landuena den “Reward Your Grace” (Born Bad Records) kaleratu berri dute. Erabat harrapatu gaituen diska. Sikodeliaren inguruko haien ulermenean pauso bat haratago daude pop eta shoegaze ikutua emanez eta zenbait himno bidean utziaz. Hau baino hobeagorik ez da.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago