SMALL JACKETS [ITALIA] + DISPOSITIVES live!

Martxoak 21 Osteguna 20:00

SMALL JACKETS [ITALIA] + DISPOSITIVES live! Rock and Roll
Sarrera: 8

Small Jackets italiatik datorren taldea da. Hellacopters talde ospetsuaren telonero izan ziren Italian egin zuten bira batean eta Nick Royale haiekin egin du lan haien diska batean. 70 hamarkadako Rock´n Roll-a egiten dute oinarrian, Boogie, Soul edo Garage ikutuak ematen diotelarik. Grand Funk, AC/DC, The Stooges edo The Rolling Stones dira haien erreferentziak. Hiru diska kaleratu dituzte orainarte: “Walkin the Boogie” (2007), “Play at Hight Level” (2004) eta “Cheap Tequila” (2009).

The Dispositives 2009an donostian sortutako taldea da. 1990 eta 2000 urteetako Rock eskandinabiarraren influentzia nabarmena dute (The Hellacopters, Turbonegro, Gluecifer, etc...). Energia eta pertsonalitatez beteriko Rock´n´Rolla dute eskuartean: kitarra riff ugari eta soul, blues, rock edo pop estiloko melodiak alegia.

http://www.myspace.com/thedispositives

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago