1998 urtean jaioak. Autoramas taldeari zeozer badu soberan estiloa da. Brasildar hirukote honek surf, garage, punk eta soinu espazialak modu oso berezi eta pertsonalean nahasten ditu. Haien soinu eklektikoak punteo surf itzelekin daude nahastuak eta oinarrizko powerpop eta fuzz doinuak dituzte momentuoro. Portugesez kantatzen dute eta lehen minututik hipnotizatzen dute.