Ilunak, latinoak eta krapulak. Iraganean modan zeuden klub famatu eta dotoreetan entzuten zen vintage soinu garratz eta gordinaren maitaleak dira. Ameriketako musikan jarraitzale dira bolero, funk, tango, blues edo sikodelia sena duen pop batera iristen direlarik. Letra haundikiak, melodia zaharkituak, kitarra garbiak eta une batzuetan sekzio ritmiko sofistikatu eta dantzagarria duen taldea da. Atlantiko ozeanoko bi aldeetakoak baina Mediterranear itsasoak elkartuak. Bigarren eskuko glamourraren preso... San Marino elegantzia eta burugabekeria artean nabigatzen du.