JOSEBA TAPIA ETA BESAMOTZAK live!

Azaroak 18 Ostirala 20:30

JOSEBA TAPIA ETA BESAMOTZAK live! Pop Rock
Sarrera: 5

Argazkia: Ibai Arrieta

JOSEBA TAPIA ETA BESAMOTZAK Joseba Tapiaren zuzenekoetarako egitasmo berria da, zuzenekoetan baizik entzun ezingo dena. Bere kantutegiko 14 kanta berritu eskainiko dizkio ikusentzuleari honako musikariak lagun:

  • Joseba Tapia, gitarra eta ahotsa.
  • Dani Narbarte, trikitixa eta gitarra (Laiotz).
  • IƱigo Telletxea, baxua (Petti, Anje Duhalde, Xabier Montoia).
  • Iker Iriarte, bateria (Betagarri).

Kanta ezagun baina berriak dira, aspaldikoak bezain gaurkotuak. 1990ean Tapia eta Leturia gisa argitaratutako Juergasmoan diskako Besamotza edota 1998an hasi zuen bakarkako ibilbidean plazaratutako 6 disketako kantak ahaire berriz jantzi ditu Joseba Tapiak Besamotzak talde zailduarekin batera.

Zuzenean gozatzeko 14 kanta elektriko.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago