MFC Chicken mundu mailan zuzeneko onena duen Frat/Garage/Rock&Roll taldea dela diote askok. Spencer Evoy Kanada utzi zuen Londresera joateko eta orduan hasi zen American Pacific Northwest Rock&Roll soinuaren izpiritua berpizteko aukera. Holloway Road kale mitikoan dagoen oilasko denda baten aurrean jarri zen saxoa jotzen bere hurrengo bazkaria ordaintzeko dirua lortzeko intentzioarekin. Han bertan bizi zen Bret Boltonek bere etxetik entzun zuen Spencerren saxoa eta berehala jeitsi zen hau bilatzera. Berehala konturatu ziren musika gustu berdina zutela eta handik egun gutxira, talde berria osatu zuten: MFC Chiken, oilasko dendaren omenez. Ravi (bateria), Parsley (teklatuak) eta Alberto (gitarra) iritsi ziren ondoren, Londres-eko Garage Rock and Roll talde azpimarragarrienetako batean bilakatu zirelarik.