ZÉ PREMIKIN! (Exile on Jareño St.) '16

Martxoak 23 Asteazkena 20:00

ZÉ PREMIKIN! (Exile on Jareño St.) '16 Le Bukowski presents...
Sarrera: 15

* Ekitaldi hau Gazteszena aretoan ospatuko da 20:00tik 06:30 arte.

* Aldez aurreko sarrerak Martxoaren 3tik aurrera, osteguna, egongo dira eskuragai.

* Ordutegiak:

20:00 ATE IREKIERA

/ ESZENATOKI TXIKIA /

20:30 ERASO!
22:00 VULK
23:30 JOSEBA B LENOIR GANG
01:00 TELMO TRENOR (dj)
03:00 ANTIGUA & BARBUDA (dj)

/ ESZENATOKI HANDIA /

21:15 ZURA
22:45 LIE DETECTORS
00:15 JP LOHIAN & KLONEN KLANA
01:30 ANESTESIA
03:00 PELAX & THE COWBOYS' ORCHESTRA
04:30 CRAZY PALMERA (dj)

/ ANESTESIA /

Mikel Kazalisek gidatuta, Zarautzeko laukote honek aurreiritziak hautsi zituen thrash eta hardcorea euskaraz egiteari buruz laurogei hamarkadako bukaeran. Soinu gogorrekin batera, salaketa eta kritika letrak gehitu zituzten. Moda jarraitzeari uko eginez, Anestesiak bere bideari eutsi egin dio urte hauetan, haien proposamen bermatu arte eta beste talde askorentzako koherentzia eredu bilakatuz.

/ ZURA /

Xabi Strubell (Dut, Anari) eta bere 4 taldekideak bueltan dira "Egunkari Ezkutua" [Ohiuka] deituriko lanarekin. 7 urte igaro dira ZURA-k azken diska atera zuenetik Gor argitaletxearekin. Bossanovaren doinu beroak desagertu egin dira, rockaren lengoaia berriz besarkatu dutelarik. 11 kantu berriz osaturiko diskoa kaleratu dute Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' zenaren "Leturiaren egunkari ezkutua" nobelatik abiatuta.

/ VULK /

'Punka egitea' gustoko duten hiru bilbotarrek osatzen dute Vulk. Erresuma Batuko post punka eta Estatu Batuetako 90 hamarkadako indie-alternatiboaren soinuen influentzia argiak dituzte.

/ JP LOHIAN & KLONEN KLANA /

Bakarkako disko bat egingo zuela esan zigun behin Joseba Poncek. Nekez irudikatzen genuen kantautore moduan, gitarra akustiko bat (edo ez) aldean eta bakarka (edo ez) kontzertuak ematen. Baina Josebarena ez zen zerbeza tartean besterik gabe botatako esaldia. Halakoxea izango zen egoera, seguraski, baina esaldia ondo pentsatua zuen. Bakarkako disko bat egingo zuen. Kantuak idatzi, tresna guztiak jo eta abestu. Eta halaxe egin du, JP Lohian eta Klonen Klana hau osatuz.

/ JOSEBA B. LENOIR GANG /

Berako Joseba Baleztena musikaria 2011an hasi zuen bakarkako ibilbidea, Sexty Sexers taldearen etenaldi batean, barnean zituen musika ideia ezberdinei bide emateko. Orain, “Tenpesta" aurkeztu ondoren, eta kantuen osotasuna bilatuz, Joseba B. Lenoir Gang taldea osatu du, erabat originala den soinua joaz eta nortasun handiko rock-blues-psikodelia-country kantak moldatzeko.

/ LIE DETECTORS /

Lie Detectors ez dira berriak rockaren gai honetan. Nuevo Catecismo Católico, Muturbeltz, Dirty Pink Ladies, Fiebre de Vivir, Teen Dogs edo Plan B bezalako taldeetako partaide izan dira. Haien musika rock & roll, garage eta punk arteko nahasketa paregabea da. Egiten dituzten abestiak energia deskarga itzelak dira, ahots, gitarra eta erritmo atal subertsiboz osatutakoak. Burmuinari itsatsi, adrenalina abiadan ipini eta deskantsu gabe mugitu araziko zaituen abesti erraldoiak alegia.

/ ERASO! /

Eraso bueltan da eta ez gaude brometan. 20 urteko ibilbidea bete berri duen Erasok disko berri bat kaleratu du eta datu hau entzute hutsa pozteko moduko da, besterik gabe. Baina horretaz gain, euren musika gogoko dugunok aitortu beharra daukagu ez direla horretan pentsatzen aritu diskoa egiterakoan. Izenburuak dion bezala, kaiolatik ihes egin dute. Aurreneko emanaldietako freskotasuna eta 20 urtetan musika talde bat izateak ematen duen esperientzia uztartu dituzte. Eta soinu freskoarekin. Egindako ibilbideari uko egin gabe haserara bueltatu direlako. Kaiolatik ihes egin dutelako.

/ PELAX & THE COWBOY'S ORCHESTRA /

Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahotsa gordinaz eta gitarra elektriko batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaletatu zuen, “Pillotegiko saioak", lokalean perkusionista baten laguntzarekin zuzenean grabaturikoa. Rockaren maitale honek, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean. Bandaren laguntzarekin zein bakarka kontzertuak han eta hemen eskaini bitartean, bere lehen lan luzea kaleratu du 2015eko martxoan, autoekoiztua: “Cowboy's Orchestra Saioak".

/ TELMO TRENOR / [dj set]

Telmo Trenor Donostiako eszenako beatmaker aktiboenetako bat da. Gallinero All Stars taldeko eta 100% Gourmet kolektiboko kide da nahiz eta bakarlari bezala hainbat proiektu dituen. Arufe, Orphidal, Sorkun, DanielBum, Mitto, etab... bezelako artistekin kolaboratu du eta DJ Food edo La Mala Rodriguez-ekin elkarbanatu du eszenatokia. 2012 urtean Madrilen Red Bullek antolatu zuen Bass Camp egitasmoan hartu zuen parte. MPC-a, Mikrokorg-a eta hainbat aparatu daramatza gainean bere zuzeneko saioak gauzatzeko. Sample eta sintetizadore ugariren arteko hip hop bidaia proposatzen du Telmok, beti ere funk, trip hop, RnB abangoardista edo tendentzia elektronikoenak ahaztu gabe. 2015 urte bukaeran “Maps" kaleratu du SoullesLab zigiluarekin.

/ CRAZY PALMERA / [dj set]

Dikeak dinamitatu, uholdeaz betetzen utzi, bizitza berria jaiotza onartu. Hori da dena. Argi ikustezina dagoen bitartean, formak zeharkatzen dituen zarata sekretuaren zelatan, lengoaiak eta mugimenduak.

/ ANTIGUA & BARBUDA / [dj set]

Zirkuitu lokalelo bi ohikok osatzen duten afera da hau. Hastapeneko house ekoizpenetatik bahiz gaur egun Erresuma Batutik iristen diren eratorri garaikideetatik edaten dute club kulturako alde hedonistena arakatu nahian. Pista baten gainean gertatzen den dantza fenomenoaren esploratzaile nekaezinak. Musikalki oso zaindua, formetan apalak eta argumentuzkoa da bikote honen proposamena.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago