Hamar urteko ibilbidearen ondoren, 2015 urtea disko berria prestatzen pasa du U.K.Bill-ek. Diskoa otsailean hasi ziren grabatzen, maiatza eta urria ere Garaten Estudioan pasa zituzten. 2 abesti aurreratu dituzte urtean zehar "Gure hitza" eta "Ez nigana hurbildu" eta pare bat bideoklip ere grabatu dituzte, "Gure Hitza" eta "Ez nago lo" Unai Aranak zuzenduta. Oso gustora daude emaitzarekin. Momentu ona da. Proiektu berriak aurrera eramateko ahalmena dute baina aberats egin gabe... Esan daiteke aberatsak direla baina beste zentzu batetan.