LAS MARINES + DOG KIDS + WILD BEACH + KARKEL DJs

Abenduak 5 Larunbata 23:00

LAS MARINES + DOG KIDS + WILD BEACH + KARKEL DJs Club
Sarrera: Debalde

LAS MARINES [Paridas Mix Vol. I]

Bi itsasneska ontzi txiki batean. Musikaren itsaso eta lasterretan nabigatzen duten horietakoak gara, mangitoak erabili gabe. Eklektikoak gara gure baitan, eta hau nahiko argi islatzen dugu gure saioetan. Kresalez betetako bailableak nahi badituzu, badakizu nora joan behar zaren.

WILD BEACH

Helburu bat du udatiar eternoa den bikote honek. Hitzemandako utopia hori iraunaraztea. Haien formula erritmo elektroniko eta popt nahiz rock ahotsen nahasketan datza bakarra delarik xedea. Dantzalekua.

DOG KIDS

Dogkids-ek ez luke Le Bukowskiko zita hau ezta erotuta galduko Magentic Dreams kolektiboko partaide den bikote hau kluberako musikaren maitalea da. Garagetik technora doazen beat-ak, house klasikoa eta beste abesti grooveroak ahaztu gabe. Zure oinen kontrola galdu araziko dizuten 80 eta 90 hamarkadetako undergroundeko perlak erakutsiko dituztelaren dudarik ez izan. Fast Food-ik ez mesedez. Su mantsoan hobe. Hezurrak mugitzeko larunbat baterako aukera paregabea. Oinetako erosoak eramana mesedez. Watch the step!

KARKEL

Gaur egungo melodia eta erritmoen bitartez dagokion lurraldea bilatzen diharduen bi buruko monstruoa. Interferentzia bisual eta irudiekin nahasten diren soinuak. Bere bidean, detonazioak gorputz eta izpirituaren dimentsio osoarekin sortzen dituenak.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago