Dokumentala web orrira igotzea ospatuko duen festa katxarroa! Eta izan daitezela beste 20 urte! Gora Kampsa!
"1992. urtean, Donostia eta Pasaiako mugen artean kokatutako Kampsa etxe okupatuari buruzko dokumentala. Okupazioa, musika, skatea eta ingurugiro post-nuklearrak dira dokumentala gidatuko duten gaiak Kampsaren historia kontatzeko, Pasaiako lokatzean ahaztuko liratekeen historiak izan ez dadin. Autogestioa eta ilusio partekatutako bi hamarkada. Festa, kontzertu eta ekintzez beteriko bi hamarkada. Bi hamarkada erresitentzian, eta azken finean, ametsez jositako bi hamarkada, gogo eta desinteresari esker betetzen doazen ametsak."