THE ROCK SIFREDI BAND live!

Martxoak 7 Ostirala 20:00

THE ROCK SIFREDI BAND live! Primitive Rock
Sarrera: Debalde

The Rock Sifredi Band musika laukote bat da, bi gitarra, bateria eta baxua.

Carlos Sifredi rock&roll clasikoaren eskalaz maitemindua dagoen baxu jolea trebea da... 90. hamarkada amaierako "Marvel" soinu-esperimenturen ko-sortzaile eta multinstrumentalista, "Tampax-Pop" taldeko kide izan zen gitarjole gisa eta "Kostka Jam"en ere parte hartu zuen. Kantari bezala aritu da taldea sortu zenetik eta aipagarria da bere moldagarritasun melodikoa.

Fran Octopus, lauetatik eskarmentu gehien duena da. Baketa-gizona Bartzelonatik iritsi zen taldeari erritmoa ezartzeko. Musika bezala, bere ekimenak badu erreferente jakin bat: Esparpakta, punk-rock talde katalana non gitarra jole eta konposatzaile gisa aritu zen, 50tik gorako kontzertu emanez.

Harry jatorrizko pizti sifrediarra da.Gitarjole oldartsua eta intuitiboa, Lou Reed da bere erreferentzia nagusia maila konpositiboan. Urtetan zehar "No Hay Color" taldeko sei korden jotzailea izan zen eta horri esker musikari madarikatuaren fama merezita bereganatu zuen. Horixe bera egikaritzen du gaur egun Sifredien baitan.

Xabi Manosuciak musika, blues eta rock&roll klasikoaren ikuspuntutik ulertzen du, Buddy Holly bezalako jendearen erritmo eta konpozioen eraginpean. Bere karisma eztabidaezinak eta bere dotoretasunak, rockaren azken dandya bilakatzen du... Urtetan zehar gitarra jotzen aritu zen han-hemenka "Kostka Jam" eta "Los Sucios" taldeetan, eta bertan, ondoren Sidredin garatu dituen ideia asko antzeman zitezken dagoeneko.

Azken batean, Sifredik sentimenduz betetako kantuak eskeintzen ditu, melodia ederra eta betiko rock&rolla espresio modu bezala.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago