BOOGIE VAN + ABORIGEN live!

Martxoak 8 Larunbata 20:00

BOOGIE VAN + ABORIGEN live! Rock and Roll
Sarrera: 5

Boogie Van - La Furgoneta del Rock - 10 urte eta milaka kilometro dituen Oreretako furgoneta rockeroa da hau. Nebula, International Noise Conspiracy, Last Vegas edo Def Con Dos bezalako taldeekin eman dituzte kontzertu ugari eta 6 diska kaleratzeko denbora izan dute. Black Sabbath, Robert Plant edo Jimmy Page izan dira hauen musika iturria eta oraingoan Madrilgo TAF estudiotik datorren “SIN OLVIDAR COSAS PASADAS” errekopilazio lanarekin datoz. Diska berri honek kide guztien indar eta esperientzia osoa du bere baitan. Karreteran kilometroak egin eta zuzeneko gordinak ematea gustoko duen taldea.

Aborigen Gari, Imanol (Stand By-ko kide ohia) eta Luis (Ill, Transalpine Boys, Lady Banana-ko kide ohia) sortu zuten talde instrumentala da. Rock klasikoa, stoner eta sikodelia nahasten dute.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago