Bartzelonatik bueltatu zenetik, askok izan dugu EG/MR (Giller Iraola) ezagutzeko aukera ekitaldi ezberdinetan, bai ikusle moduan, baita musika aukeratzaile bezala ere. Bukowskin edo lasarteko Sigloveinte eta Zulo lokaletan eskainitako saio eklektikoek jende ez gutxi utzi ditu gogoz. Hori dela eta, gure eskenatokira dator bueltan konplexurik gabe dantza egiteko beldurrik ez duen jendearentzat musika berarekin ekarriz.