* Sarrera guztiak egunean bertan jarriko dira salgai Le Bukowskin arratsaldeko 19:30tik aurrera. Aldez aurre ez da sarrerarik salgai egongo.
El Fill Del Mestre taldea Le Bukowskin ariko dira biko formatu akustikoan. Emanaldian, Anari eta bere banda izango dituzte alboan.
EL FILL DEL MESTRE
Jordi Gasion musikariak gidatzen duen taldea da El Fill Del Mestre taldea. Musikalki, "Nova Cançó" musika mugimendua izan dute erreferentzia, baina baita ere Amerikateko Estatu Batuetako kantautoreak. Bi iturri horietatik edanda, berezko nortasunez garatu dute taldearen musika era. Egun hauetan Euskal Herrian da taldea Andoaingo Garate estudioetan disko berria izanen dena grabatzen. "Cançons per a després de un diluvi" (Eurite baten ondorengo kantuak) izena eramanen du estudioko azken emaitzak, eta udaberrian ikusiko du argia. Diskoa finantziatzeko Verkami kanpaina bat jarri dute martxan.
Grabaketa egunak aprobetxatuz, zenbait zuzeneko emanaldi eskainiko dituzte biko (Jordi Gasion eta Txabi Abrego) formatuan eta akustikoan. Urretxuko Motz tabernan, Tolosako Bonberenean eta Donostiako Bukowski aretoan ariko dira zuzenean.
ANARI
Denbora bat da Anari ez dela banda osoarekin taularatzen zuzeneko emanaldi batean. Pasaden urtean "Irla Izan" kontzertu bira amaitutzat eman eta gero, bakarka edo biko formatuan taularatu izan da. Orain, berriro ere taldea lagun izanen du. Entsegu lokalean kantu berriak prestatzen ari den honetan, tarte bat hartuko du zuzenean aritzeko. Anari Alberdi (ahotsa, gitarra), Mikel Abrego (bateria), Borja Iglesias, (gitarra), Xabier Olazabal "Drake", (baxua) eta Mariano Hurtado (teklatuak) dira egun Anari banda.