Ayos Silver & Le Bukowski Musika Klubak aurkezten dute: Japanther.
Japanther Pratt Institutoko arte ikasleak diren Matt Reilly eta Ian Vanek-en proiektua da. Haien performantzeak 2006ko Whitney Bienaleko eta 2011ko Veneciako Bienaleko protagonistak izan ziren. Gelitin, Penny Rimbaud, Gee Vaucher, Dan Graham, Eileen Myles, Kevin Bouton-Scott, Robbin Schilds, Dawn Riddle, Claudia Meza, Todd James, Devin Flynn, Ninjasonik, Anita Sparrow edo Spank Roc bezalako artistekin egin dute lan, erreputazio haundiko performantze bakarrak egin dituztelarik: natazio sinkronizatu talde batekin, Williamsburg-eko zubi gainean, martxan zegoen kamioi baten gainean Soho erdian zeudelarik, dinosaurio erraldoiz beteriko kontzertuetan edo ehundaka BMX airean daudelarik.