Red Ribbon Music & Le Bukowski Musika Kluba presents: Dead Meadow
Dead Meadow-ko kideak Washington-eko indie/punk eszenan elkar ezagutu ziren naiz eta haien erreferentziak askoz haratago doazen. Taldea 1998 urtean jaio zen Jason Simon, Steve Kille eta Mark Laughlin-ek 70 urteetako hard-rockarengantik zuten pasioa, 60 urteetako sikodeliarekin eta JR Tolkien edo HP Lovecraft-en imajinazioarekin nahastu zutenean.
Haien bi lehen diskak John Peel-en interesa sortu zuten, BBC Sessions-etako batera gonbidatu zituelarik. Xehetasun bezala, Dead Meadowen saioa Fugaziren entsegu lokalean gauzatu zen eta ez BBC-ren estudioan.
2003 urtean Matador zigiluak fitxatu zituen eta gaur arte 3 diska kaleratu dituzte stoner rock eta psikodelia modernoaren inguruko zale ugari sortuaz. Bi estilo hauen nahasmen bakarra egiten dute Black Sabbath-en soinu klasikoa dron anbiental, folk akustiko, blues, boogie edo eskala orientalekin uztartuaz.