César Crespo kitarrajole gaztea 2002 urtean hasi zuen bere ibilbidea underground madrildarrean Vice&Vanity taldea sortuaz. Europa eta EEBBetan egon zen jotzen Opus Dead taldeko baxujole bezala. Gaztetxeetan lo egitetik antzoki ezberdinetako ekimenetako musika ipintzera pasa zen azkar baina blues estiloagatik duen pasioa ahaztu gabe. Freewheel izeneko Garage Rock taldea sortu du ondoren eta bere formakuntza estatuko blues eskola onenean jarraitzen du: Tonky Blues Band. Boney Fields, Nico Wayne Toussaint, Marko Jovanovic eta Charles Passi bezalako artistekin biratu izan du.
The Romanticos 2009 urtean Blues eta musika afroamerikarretik orokorrean duten zaletasunetik sortu zen taldea da. 60/70 urteetako funk, benetako Rhythm&Blues eta Chicago Blues modernoenetik igarotzen da haien musika. B.B. King, Johnny Guitar Watson, Ray Charles edo The Meters bezalako artisten influentzia nabaria dute.