Le Bukowski & Ayo Silver present:
Greziar erresistentzia soinu bola ero baten barruan bezala. Hori da Bazooka. Bi bateria eta bi kitarrez osatutako misila. Ta orain dela 10 urte jaio izan balitz, Estrus zigiluko talde azpimarragarriena ziuraski. Guri Federation X taldearekin alderatzen dugu...
Adi Red Hex taldearekin. Washingtonetik datorren punkrock taldea da hau. Sonics, Wailers, Dead Moon edo Hunches bezalako taldeen lurralde berdina alegia. Haiekin erabateko underground batera joan gaitezke. Oraindik ez duzu haien inguruan hitzik entzun eta gutxi barru ezin izango duzu gelditu!
Bi talde hauen ondoren Ayo Silver! DJak egongo dira oholtza gainean musika ipintzen. Guateke, sikodelia dantzagarri, punkrock, yeye eta 60ko musika estiloak nagusi. Bagoaz!