Javi Pez, P3z edo Elektropez konpositore, produktore, musikari, disc jockey eta ekitalde programatzailea (Etxekalte, Elektronikaldia,...) da. Bere hastapenetan En el Jardin eta 23 Ojos de Pez bandak osatuko ditu eta 1990.urtean Parafunk eratuz, bere lehen albuma argitaratuko du, La Fabrica Magnetica (1993). Beste musikari batzuetakin batera Sirope sortuko du (1993-2002). Egun musika diskografia zabala du. Gainera, remix ezbedinak burutu ditu, besteak beste, Atom Rhumba, Negu Gorriak, Le Mans, Spring, Los Sencillos, Esclarecidos, Carlos Berlanga etay Fermin Muguruza musika taldeentzat. Dantza ikuskizun, film luze eta film luzeen musika konposatu du ere bai. Bere azken musika proiektuarekin, JAVI P3Z ORQUESTA, Euskal Herritik, Estatu Espainiarretik eta Europatik musika birak aurrera eraman ditu. Triz3ps da bere azken proiektua.