HAVALINA live!

Martxoak 16 Larunbata 20:00

HAVALINA live! Rock and Roll
Sarrera: 8/10

Le Bukowski Musika Kluba & Red Ribbon Music present:

Havalina su baxura sukaldatu den talde horietako bat da. Diskaz diska fan ugari pilatu dituen taldea da, ahoz ahokoak bere lana egin dezan utzi bait dute hasieratik. Haien lehen diskak “Junio” (Estoesacasa, 2007), “Imprefección” (Origami, 2009) eta “Las Hojas Secas” (Origami, 2010) dira eta hauen aurretik beste 3 diska kaleratu zituzten Havalina Blu bezala. Oraingoan “H” deituriko laugarren lana aurkeztu dute. Aurrekoa baino lan lasaiago eta argiagoa alegia. Azken 10 urteotan estatuko ia eszenatoki guztiak zapaldu dituzte haien soinua indie munduko soinu sinesgarri eta sendoena bihurtu dutelarik.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago