SHOW BUSINESS live!

Maiatzak 28 Ostirala 22:00

SHOW BUSINESS live! Hard Rock
Sarrera: Debalde

Show business taldea 2004-an hasi zen lehen pausuak ematen, beste talde batzuetako bertsioak jotzen (hellacopters,gluecifer, peepshows…). 2005an lehen kontzertuak iristen hasi ziren. Lehena oñatin bertan izan zen. Harrera oso ona edukiz. Egun hartatik aurrera taldeak etengabe egin du lan eta geldi egon ezinik, beraien kantak ateratzen hasi ziren. Show Business-ek 70 kontzertutik gora ezkeini ditu eta gaur egunean ere,Euskal Herrian dabiltza lan berria aurkezten. Kontzertu horien tartean, kontzertu handiak egon dira. Izen handiko taldeekin: Boss Martians, Angelic Upstars, Sex Museum, Señor no, Sociedad Alkoholica, Sexty Sexers, Sharon Stoner, Surfin Kaos… Taldea euskal herri osotik ibili da kontzertuak ematen,baina esan beharra dago estatu mailan ere kontzertuak eskaini dituela (Bartzelona,Zamora…).

Orain dela bi urte, 2008-ko apirilean, beraien lehen diska kaleratzen dute, “Eter del demonio�izeneko cd-a. Diska 2007/12/25-etik 2008/02/15-era bitartean ekoiztua izan zen Oñatiko Musika eskolan, eta ahotsak WildBoar Records estudioetan grabatu ziren, bietan Kirrin izan zelarik soinu teknikaria. Nahasketak eta masterizasioa:Kirrin bera eta Anselmo Calleja izan ziren. Produkzioa “Show business� eta kirrin-en artean. Diskak oso harrera ona izan zuen eta hortik aurrera lanean jarraitzea erabakitzen dute, 2009-ko abendurarte. 2009-ko Abenduan, bigarren diska izando dena grabatzen hasten dira. Diska Oñatiko Musika eskolan eta Wildboar Records estudioetan grabatu zen 2009-ko Abendua eta 2010-eko Otsaila artean, berriz ere Kirrin soinu teknikari eta Anselmo Calleja laguntzaile bezala izanda. Nahasketak eta masterizasioa Kirrin-en eskutik joan ziren, Produkzioa “Show Business� eta Kirrinen laguntzaile izanik; beste aldetik ere, Bideo-klik bat ere grabatu zen, �Goldie� kantuarena, bideo-kliparen zuzendari eta muntaia, Aitor Perosterena(Irudiz) eta Kepa Aranbururen(Irudiz) eskutik joan ziren. Besteak beste ere, beste laguntza batzu izan ziren, Aixibar Pontenkim ahotsak (Bruce lee) kantan, Sara Biain eta Ione Biain ahotsak (Zauriak sendatzen) kantan, argazkiak Mikel Arregi-k egin zituen lehen eta bigarren diskan eta diseinu grafikoa berriz ere, bigarren aldiz Bull Biain-ek (BBB).

Orain diska berriaren biran murgildurik daude, beraien kemena eta indarra Euskal Herri-tik erakusten,aukera izanez gero,ez galdu!! Zu ere “Show business� zara eta!!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago