SURFIN KAOS live!

Maiatzak 25 Asteartea 12:00

SURFIN KAOS live! "Goizalde Surrealistak" diska berriaren aurkezpena
Sarrera: Debalde

12:00tan Prentsaurrekoa "Goizalde Surrealistak" diska berria aurkezteko. Pintxoak eta ardoa lagunartean.

13:00tan Surfin Kaos zuzenean!

Koldo Soret (ahotsa eta gitarra), David Gil “Gilito� (baxua) eta Ibon Etxebestek (bateria) sortu zuten Surfin Kaos 2002. urtean. Beste talde batzuetan ibilitakoak ziren aurretik: Soretek Utikan (hard-rock), Euripean Sua (pop-rock), Lau Itzal (rock) eta Mugatik (hardcore) taldeetan parte hartu zuen, Etxebestek Mugatik, Kolore Biziak (punk-rock) eta Gurutze Beltzak (hardcore) taldeetan, eta Gilitok Gurutza Beltzak eta Kolore Biziaken. Denbora pasatzeko elkarrekin jotzen hasi ziren Donostiako Intxaurrondo auzoko Letama gaztetxean, eta berehala jarri zuten martxan Surfin Kaos. 2003an grabatutako maketa aurkezteko 75etik gora kontzertu eskaini zituzten, baita Brasilen bira txiki bat egin ere. Geroztik bi disko kaleratu dituzte: Bizzionbizzi (Oihuka, 2005) eta Tryphyllon (Gaztelupeko Hotsak, 2007).

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago