Mikel Azpiroz musikari donostiarrak koordinatzen duen proiektuak, Hammond organoaren hirukoaren oinarrizko formatoan du funtsa, bere esentzia groove-aren zentzurik garbienean oinarrituz: erritmika dantzagarrian. Franck Mantegari bateriajole Paristarraren (Alpha Blondy, Saint Germain, Massive Attack…) drumming exotikoarekin batera, John Lee Hooker eta Taj Mahal bezalako maisuak goraipatu duten Matt Harding gitarrajole eta abeslari iparamerikarraren kadentzia melodikoak gauzatzen du estilo berezia.
Elkano Browning Cream 2 (Mamusik, 2.010) diska berria aurkeztuko dute, erritmoaren adar hipnotikoa azpimarratuz eta desberdintasunaren edertasuna aldarrikatzen duen eklektizismoa erakutsiz.
Elkano Browning Cream:
Matt Harding (New York): gitarra, ahotsa
Franck Mantegari (Paris): baterÃa, perkusioa
Mikel Azpiroz (Donostia): Hammond B3 organoa