Gorka Aginagalde eta Gurutze Beitia beraien pertsonaia ezagunen azalean sartuko dira haien ikuskizuna aurkezteko: Patxi Arrigagorritxerriberrigoitiabeitia, Varadero eta sexu turismoaren zale den euskalduna eta Estela Maria Lourdes, Aquitepilloaquitemato-koa, Patxiren bihotza eskuratu duen kubatar joria. Han eta hemengo umorea, aurresku eta regetoia era berezian nahastutzen dituena, oso berezia, zoroa, oso zoroa eta kuriosoa aldi berean baina bereziki, dibertigarria eta barregarria. Motz egingo zaizuen ordu bateko ikuskizuna. "Aguuusssto" igarotzeko 60 minutu. Galdu behar al duzu?