Randy Mandys 2004 urtean jaio zen Pau-n. Hirukotea zen hasieran eta formatu honekin atera zuten beraien lehen diska: The Extra Soul Thing. Punk Rock garbia. Frantziako prentsa espezializatua haiengan fijatu zen segituan. Frantziako hegoa eta mendebaldeko hainbat lekutan egon ziren diska hau aurkezten.
2006 urtean laukote bihurtu ziren baxu bat gehitu ondoren, Peter Plane! taldeko baxu ohia. Aberastu egin zen taldeaen erregistroa eta soul ikutua somatzen hasi zen haien abestietan. Psikodelia naiz erritmo dantzagarriagoak sortzen hasi ziren. Eta bigarren diska atera zuten: The Teenage Fruit, 2008 urtean.
Diska indie rock dotore, "galtzaile" eta alaia aldi berean. Gaurko egunekin bat datorren diska baina iraganeko heroiak ahaztu gabe: Pixies, Bowie, T-Rex, edo Velvet Underground. Azkenean, apaltasuna, kasta eta indarra ondo nahasten dituen musika. Roxy-ren klasea, Devoren umorea eta sormen propioa duen taldea.