KRELL live!

Apirilak 22 Osteguna 20:30

KRELL live! Donostiako Tokiko Musika Erakustaldia
Sarrera: Debalde

Rock industriala jorratzen duen laukotea da Krell, 2005eko azaroan Donostian sortua. Planeta Galarazia (The forbidden planet, 1956) zientzia-fikziozki filmetik datorkio izena, bertan agertzen den Krell arraza desagertuari egiten dio erreferentzia.

Zaila da taldea definitzen, askotariko estilo eta gustuen nahasketa baita, rockaren eta elektronikoaren artean mugitzen dena.

Amorrua, nostalgia, grina eta teknologia uztartzen dituzte, soinu erasokor eta teknologikoa lortze aldera. Kaña, baina neurrian.
Abesti guztien letrak ingelesezkoak dira, gutxitan jotzen duten Golpes baladarenak izan ezik. Zuzeneko indartsua dute, ikusleak esnarazteko gai.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago