2006 urtean sortzen da Sabur. Gaur egun taldekide diren ibilbide eta ikuspegi musikalen nahasketatik sortzen da Saburren izaera. Bakoitzak bere esperientziak izan bait dituzte talde ezberdinetan parte hartu ondoren.
Bosniara egin zuten bidaia bat izan da Sabur gehien eragin duen gertaera. "Adiskidetasunaren Jaialdian" egon ziren Gorazde hirian SOS Balcanes elkartearen eskutik. Kolaborazio eta kooperazio ekitaldia izan zen hura. Eta bidaia hartan erabaki zuten Sabur izena taldeari jartzea, hau da, "lasaitasuna eta barealdia momentu zailetan".
Gehitu elkartearekin ekitaldiak ere gauzatu dituzte. 2007ko neguan ospatutako Gehituren 10. urtemugan edo 2007ko udaran antolatutako "gau gorria"n jo dute alegia.
Musika estilo ugariak jorratzen dituzte jende guztiari zuzenduaz. Eta 4 urteren ostean soinu zaindua edukitzea lortu dute. Pop rock, ikutu latinoak, soul-a,... gaur egungo musika koktelera bat bezela definitu ditzakegu.
Sabur gozamena eta sentitzea jorratzeko helburua du bere musikarekin. Eta gerturatzen zaion jendea oso anitza da. Ziur gara entzuleak gozatu egingo duela benetan.