Javi Pez, P3z edo Elektropez konpositore, produktore, musikari, disc jockey eta ekitalde programatzailea (Etxekalte, Elektronikaldia,...) da. Bere hastapenetan En el JardÃn eta 23 Ojos de Pez bandak osatuko ditu eta 1990.urtean Parafünk eratuz, bere lehen albuma argitaratuko du, La Fábrica Magnética (1993). Beste musikari batzuetakin batera Sirope sortuko du (1993-2002). Egun musika diskografia zabala du. Gainera, remix ezbedinak burutu ditu, besteak beste, Atom Rhumba, Negu Gorriak, Le Mans, Spring, Los Sencillos, Esclarecidos, Carlos Berlanga etay FermÃn Muguruza musika taldeentzat. Dantza ikuskizun, film luze eta film luzeen musika konposatu du ere bai. Bere azken musika proiektuarekin, JAVI P3Z ORQUESTA, Euskal Herritik, Estatu Espainiarretik eta Europatik musika birak aurrera eraman ditu.