Bi hamarkada luze igaro dira Mikel Unzurrunzaga Schmitz musikaren munduan murgildu zenetik. Ibilbide horretan areto ezberdinetako eta irratsaioetako diska jartzailea, musikari, ekoizle lanetan eta beste artista batzuentzako nahasketak egiten ibili da.
Duela ia 10 urtetik honera bere bigarren etxea izan den Le Bukowski klubean arituko da Urriak 21 larunbatean, bere ohiko doinu beltzaran eta munduko bazter ezberdinekoekin girotzen.