EL DESVÄN DEL MACHO live!

Ekainak 11 Igandea 20:00

EL DESVÄN DEL MACHO live! PostPunk / Experimental
Sarrera: 7

El Desván del Macho talde arrasatearra ez da inoiz bertan behera gelditu, baina ohitura du lozorroan luze egoteko. Horregatik hobe lehenbailehen ikusten badituzu. 80ko hamarkadako Matrona Impudica eta Jugos de Otros talde ilunetatik abiatuta, El Desvan del Macho sortu zuen 90eko hamarkada hasieran J.G. Izkuek. "Hermana Violencia", "Lumbar" eta "Vida a partir del huevo" diskoekin eta batez ere beraien zuzenekoekin hirukoteak erakutsi du Estatu osoan ez dagoela beraien pareko talderik. After-punka oinarri, muturreko gitarrak, ezinezko erritmoak eta melodia ilun bezain itsaskorrak, gero eta osasungaitzagoak. "Simplicis" diskoa 2013 urtean kaleratu zuten eta aurten "Funeral Económico" aurkeztu dute.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago