AMORANTE + ELLE BELGA live!

Maiatzak 14 Igandea 19:00

AMORANTE + ELLE BELGA live! Esperimentazioa / Inprobisazioa / Herrikoia
Sarrera: 8/10

AMORANTE

Amorantek iturri ugaritatik edaten du, izen artistikotik bertatik hasita. Rodrigo Amarante musikari brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantari izandakoaren abizenak nahasi ditu, haiei dien miresmenenaren seinale. Eta hasiz gero kantuen aldamioei erreparatzen, han ere era askotako keinuak aurkituko ditu entzuleak, direla Bixenta Mogelen koplak, direla Antonio Molina edota Pepe Marchena flamenko kantarien itzalak, direla herri musikatik hartutako oihartzunak. Baiki, tradizioak pisu handia du Amoranterentzat, baina ez tradizioa ulertuta modu sakratu eta aldaezinean, ezpada zerbait berria sortzeko ezinbesteko zimendu bezala. Hori baita Amoranteren bigarren osagaia, tradizioa bezain ezinbestekoa: inprobisazio askea. Kantua etengabe aldatzen ari den zerbait da harentzat, eta, hortaz, aurrez ezarritako gidoirik gabe aritu zale da, unean uneko jardun erabatekoan, balizko akatsek bide ematen diotelako lehendik egindakoa beste zerbaitetan transformatzeko.

Ezohiko musikaria da Amorante, bai bazterrotan behinik behin. Ezohikoa, batetik, askotariko erreferentziak batuz iruditeria oso pertsonala osatzea lortu duelako, eta, ezohikoa, bestetik, apustu zintzo bezain zirraragarria delako berea, gutxitan antzematen den benetakotasuna dariolako bere jardunari. Eta artista bati nekez eska dakioke hori baino gehiago.

by Kepa Matxain

ELLE BELGA

Euforia tresna politiko eta soziala bezala aldarrikatu. Negoziatu ezin diren bizi eta musika printzipio batzuetan oinarritu. Askotan gutxiago gehiago izan daitekela ohartarazi, eta isiltasuna zarata bezain indartsua dela konturatu... Elle Belga-ren disko berria estatu mailako eszenako taldeen artean bakarra dela baieztatzen du abesti hunkigarri, lasai eta sakonen bitartez. Herrikoiak baina gaur egungoak diren melodiak, hau da, denboragabekoak.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago