ZÉ PREMIKIN! (Exile on Jareño St.) '17

Apirilak 12 Asteazkena 20:00

ZÉ PREMIKIN! (Exile on Jareño St.) '17 Le Bukowski presents...
Sarrera: 15 / 18 SOLD OUT!

* Ekitaldi hau Gazteszena aretoan ospatuko da Apirilaren 12an, gaueko 20:00tik 06:00 arte.

* Aldez aurreko online bidezko sarrerak Martxoaren 21tik aurrera, asteartea, egongo dira eskuragai.

* Afitxaren diseinua Natxo-ren eskutik.

20:00 ATE IREKIERA

/ ESZENATOKI TXIKIA /

20:15 OSKAR BENAS
22:00 JOHNNY CASINO
23:30 BLAMI DJ
01:30 FRANCES BE b2b EDDIE MAE DJs
03:00 SOFA
04:30 FRANCES BE b2b EDDIE MAE DJs

/ ESZENATOKI HANDIA /

21:00 COBRA
22:45 ESTRICALLA
23:45 NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO
00:45 WILLIS DRUMMOND
02:00 ATOM RHUMBA
03:30 BLAMI DJ

Datorren Apirilaren 12-an Egiako Le Bukowski klubak bere urteroko dantza ospatuko du. Erakusleiho soniko sendo bat eta kapritxo hutsa den Zé PREMIKIN! (Exile on Jareño St.) jaialdiaren seigarren edizioa alegia.

Eremuko dunen atzetik ibili ginanok karramarro zuriaren dantza ikusi genuen.

Nahi duguna ez dugu behar, eta behar omen duguna, ez nahi. Bidea eta denbora bat egiten dutenean.

Bi eszenatoki, hiru DJ saio eta zortzi talde, voltio eta wattio akelarre lotsagabean. Etxeko uzta oparoari errepasoa Egiako auzoan.

/ WILLIS DRUMMOND /

Willis Drummond ez da sekulan izan atzerako ispilura begiratzen duen taldea eta ez du urrezko arorik bilatu iraganean. Lan berri honetan, 90. hamarkadako eszena independente eta alternatiboak –Seattle, Washington, Boston, Irun–, 80etako post-punka tarteka edota Dead Boys bezalako taldeen hasieretako punk-rocka ere sentitzen ahal dira. Baina hori dena asimilatu eta liseritua izan da azkenean gehiago hurbiltzeko The New Christs, Beasts of Bourbon edo The Drones bezalako taldeen produkzio australiarretara. Pasa den 2016 urtean 'Tabula Rasa' deituriko estudiko bostgarren diskoa aurkeztu dute.

/ ESTRICALLA /

Estricalla Euskal Herria osoan zehar banaturik dauden lagun talde bat da. Inorako bidaia hau 2009 urtean hasi zuten. Guztiak datoz beste bidaia luzeetatik: Erantzun, Hartzak, Kloakao, Kuraia, El Corazón del Sapo… Musika asaldurako proiektua dira eta HardCore / Punk militantea jotzen dute. Pasa den 2016 urtean Dramatik-Thlon' (canciones de amor y masacre) deituriko bigarren diskoa argitaratu zuten.

/ ATOM RHUMBA /

Hiru mandamenduk agintzen dute Atom Rhumba taldean:

1. Erraietatik ateratzen zaien musika egitea. Zikina izan daiteke, baina zaborrontziko loreak bezala, eder baino ederragoa ere bai. Ez dago inolako loturarik: ez moralik, ez estilistikorik. Kontzertu bakoitzean, denak emanda aritzea.

2. Taldea DENA da. Norbanakoa, ez. Atom Rhumbak azaleko orban guztien gorabehera bizirauten du. Sekula ez du besteren nahierara jokatu, ez arlo artistikoan, ezta musikaren negozio maltzurrean ere.

3. Agertokira ahalik eta dotore ateratzea beti. Bizarra ondo zaindua eta zapatak nahiz alkandora soinean.

Arau goren hauek ergelkeria petoa dirudite, baina ez da horrela zure herrixka madarikatua sarraskitzen dutenean. Datu biografikoak? Benetan? 20 urte daramatzate musika egiten, eta hortxe dago Google… Nazkatu egin zaitezkete.

/ NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO /

Niña Coyote eta Chico Tornado Ursula strong (Bateria) eta Koldo Soret (Gitarra eta ahotsa) donostiarrek osatzen dute. 2011 urteko bukaeran San Francisco hirian elkartu ziren proiektu hau osatzeko, rock pisutsua, desertikoa, pozoitsua jorratzen dutelarik.

Bi musikari eta bi instrumentu izanik banda soinua lortzen dute euren zuzenekoetan Mexiko eta Estatu batuetatik Primavera Sound edo Azkena Rock bezalako nazioarteko festibaletan jotzera eraman dituena bere lehenengo lana (Niña Coyote eta Chico Tornado, 2013) argitaratu zutenetik 2013ko urrian. 2015eko otsailean San Franciscon grabaturiko “Lainoland" izeneko bost kantuetako lana argitaratu zuten.

EATE izeneko lan luze berria aurkeztu zuten 2016 urtean, bere lehen lana bezala Usurbilgo Higain estudiotan grabatua izan da eta Pozoi Records disketxeak argitaratua.

/ JOHNNY CASINO /

Johhny Casino dadoak bota, ruleta bira arazo eta bidean aurkitzen duen edozein gauza aurpegiratzeko prest dagoen pertsona mota horietakoa da. Motor City-ko oktanaje altuko garaje-rock atomosferan, 50 hamarkadako rockaren oinarrizko riff hirukoitzean, Filadelfiako soul rock soinu karismatikoan edo Kaliforniako hautsez beteriko lautadetan moldatzen den musika bidaiaria bat da, The Ramblin' Gamblin' Man. Chuck Berry, MC5, Berry Gordon eta Gram Parsons dira Johnny-ren gida espiritualak, eta beti dago musika-erronka berrien bila, asaldatuko zaituen riff-a, ospakizunerako melodia edo gogoratzeko monetuak aurkitu ahal izango dituzularik.

/ SOFA /

Zarautz / Zumaia aldetik datorren hirukote instrumentala da SOFA: Math rock erritmo dinamikoak, doinu melodikoak eta indarrez betetako koktela energia positiboz konbinatzen dituen taldea.

Bi urtez lanean egon ostean, 2014. urtean agertu ziren taulara eta urte haren amaieran grabatu ostean kaleratu zuten bost kantu biltzen zituen 'I' maketa autoekoiztua; Euskal Herrian, penintsulan eta Frantzian hainbat kontzertu eskeintzeko eta talde bezala sendotzeko aukera eman ziena.

Oraingoan, prestatu eta mimoz grabatzeko beharrezko izan duten hilabeteetako geldiunearen ostean, beren lehen lan luzearekin datoz bueltan. Karlos Osinaga 'Txap' bidelagun, Bonberenean grabatu dute diska hau, eta ezkutuan egindako lana erakusteko irrikaz dira.

/ OSKAR BENAS /

Oskar Benas artista grafikoa da gipuzkoar eszenako hainbat talderen fundatzaile izateaz gain. Trainsalpine Boys, The Solanos, Ziza Teh edo La Bemba Blanch taldeen sortzaile izan da, Fermin Muguruza edo Maika Makovski-rekin hamaika aldiz egin du lan eta 2009 urtean Villa Bilbao ekitaldiko gitarra-jole onena bezala hautatu zuten. Izen honen atzean pauso bakoitzarekin ohartzen den melodia propio, trastetegi, lisergia eta mistizismo ugari dago, definizio zehatz bat egitea ezinezkoa gertatzen delarik.

/ COBRA /

Nork ez du riff on bat gustoko? Rock-aren hastapenetik, riff-a klasiko gehienak sustengatu dituen ezinbesteko ardatza izan da. Zertan pentsatzen dugu bada 'Smoke On The Water', 'Paranoid', 'Highway To Hell', 'Whole Lotta Love', 'Enter Sandman', 'Walk' edota 'Seven Nation Army' bezalako kantuak entzuten ditugunean? Riff puta hoietan.

Horregatik ez du gehiegi harritzen Cobrak bere hirugarren lanari Riffyard izenburua jartzea. Euskal Herriko rock/metal talde hau osatzen duten David González (Baxua - Berri Txarrak ), Josu Luengo (Gitarra - Evirus69), Haritz Lete (Ahotsa - Kokein) eta Ekain Elorzak (Batería - Dinero) hamarkada bat daramate -noizbehinkakoegia aukeran- gure garondoak ondo baino hobeto astinduz Tony Iommiren unibertsitatean lizentziatutako riff itzelekin.

/ FRANCES BE (dj set) /

Frances Be itsasotik gertu hazi da, bizigarria den haize leun gazi horretan inspiratua eta soinu popero, tropikal eta elektronikoetan murgildurik. 2016 urtea dantzarako musikaren inguruan duen gustua sintetizatzeko balio izan dio house eta techno generoak konplexu gabe besarkatuaz. Hor kanpoan gertatzen denari so dagoen bitartean, bonbo zorrotz, erritmo arin eta zentzuzko melodiak dira bere ezaugarri nagusiak.

/ EDDIE MAE (dj set) /

Iraganean harien artean galdua egon eta gero Donostiak hartu du alabatzat. Bere musika-elikagai preziatuena elektronika da, modu zabalenean. Burua baino zerbait gehiago mugitzera zuzendutako saioek house, techno, tech-house edo dantza eduki altuak dituen beste edozein materialez daude osatuak.

/ BLAMI (dj set) /

Diseinatzailea, mitoa eta multiartista. Ikus entzunezko proposamen polifazetiko eta eklektikoa dakar besapean.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago