OSKAR BENAS Y LOS HEREJES + LOS MISTERIOS live!

Otsailak 12 Igandea 20:00

OSKAR BENAS Y LOS HEREJES + LOS MISTERIOS live! Rock & Roll
Sarrera: 6

OSKAR BENAS Y LOS HEREJES

Oskar Benas artista grafikoa da gipuzkoar eszenako hainbat talderen fundatzaile izateaz gain. Trainsalpine Boys, The Solanos, Ziza Teh edo La Bemba Blanch taldeen sortzaile izan da, Fermin Muguruza edo Maika Makovski-rekin hamaika aldiz egin du lan eta 2009 urtean Villa Bilbao ekitaldiko gitarra-jole onena bezala hautatu zuten. Izen honen atzean pauso bakoitzarekin ohartzen den melodia propio, trastetegi, lisergia eta mistizismo ugari dago, definizio zehatz bat egitea ezinezkoa gertatzen delarik.

LOS MISTERIOS

Los Misterios taldearen bereizgarritasuna 60. hamarkadako rock&rollean, musika exotikoan eta B seriedun filmeetan sustraiak dituen soinu instrumentala da. Reverb ugari, oihartzunak, itsas sakonak deitzen dituen soinuak, kantauri kostaldeko hondartza ederrenetako ilunabarrak eta gizakiontzat arraroak diren planeta horietako egunsentiak.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago