Dj uzta berri baten jaiotzaren testigu izaten ari gara azkenaldian hiri honetan. Gaua eta klub formatupeko zenbait dj gazte hartzen ari dira errelebo berria eta hauetako bat da Frances Be. Pop eta Tropikalismo elektronikoan hezitako emakume hau House estiloak dituen hainbat adar ikutzen ditu gaur egun. Mundu mailan gertatzen ari dena gertutik jarraitzen du beti. Urtarrileko azken asteburu honetako protagonista izango da Le Bukowskin.