IZAKI GARDENAK live!

Urtarrilak 14 Larunbata 20:00

IZAKI GARDENAK live! Americana / Folk
Sarrera: 6

Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Urte bereko irailean Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu genituen, gerora Oihuka disketxeak argitaratutako Itsasargiak disko laburrean agertu zirenak.

2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan sartu ginen, “Amaieratik hasi" gure aurreneko lan luzea grabatzeko Victor Sanchezen gidaritzapean. Urte bereko urrian argitaratu zen lan hau.

2015eko udan “Aurri gara" grabatu genuen, hau ere Victor Sánchezekin Elkar estudioetan. Disko honek kritika bikainak jaso ditu, Mondo Sonoro aldizkariak estatuko americana/folk disko onena izendatu zuelarik.

2016ko martxotik aurrera disko honen aurkezpen kontzertuekin jarraitu dute, taldea Gasteizen finkatuz eta bertako musikariekin. 40 kontzertutik gora eskaini ditu taldeak berau aurkezten eta hibernatzera itzuli aurretik zuzeneko azken emanaldi batzuk eskainiko dituzte 2017aren hasieran.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago