KOBAN live!

Urtarrilak 6 Ostirala 20:30

KOBAN live! World Music
Sarrera: Debalde

Koban taldea 2015. urte hasieran hasi zen mamitzen. Hainbat lagun elkartu eta, hasiera batean, euskal kulturaren elementu den trikitixa swingaren eremura eramateko intentzio jolastiz hasi ziren proiektua garatzen. Gutxinaka beste hainbat lagun batu ziren eta, bereziki, elektronika eta koroak sartu ziren unean ikusi zuen Kobanek bere estilo anitzaren argia. Horrela, bada, euskal kulturaren, elektronikaren eta swingaren arteko fusioa jorratzen du talde honek.

Euren emanaldietan hasieratik showa zaindu nahi izan dute; estenatokiaren dekorazioaz, janzkera bereizgarriez eta dantzez lagunduta musikaz haratagoko ikuskizun bat eskaintzea du Kobanek helburu.

Partaideak eta instrumentuak: Joseba (elektronika), Esti eta Maddi (koroak eta perkusioa), Eli (pianoa eta ahotsa), Onintza (trikitixa eta ahotsa), Lide (gitarra akustikoa eta ahotsa) eta Xalba (gitarra elektrikoa).

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago