ORPHIDAL [DSS - BCN / PITCHDOWN RECORDS]
Orphidal ezizenaren atzean Diego Monterubio aurkitzen da, Pitchdown Records zigiluaren kofundatzailea. Bartzelonan bizi den Donostiako ekoizle honek hamar urte baino gehiago daramatza musika elektronikoaren munduan murgildurik: Hip Hop, turntablism, techno, bass, footwork...
TELMO TRENOR [DSS / 100% Gourmet & Gallinero All Stars]
Telmo Trenor Donostiako eszena apaleko beatmaker aktiboenetako bat da. Gallinero All Stars taldeko eta 100% Gourmet kolektiboko kide da nahiz eta bakarlari bezala hainbat proiektu dituen. Arufe, Orphidal, Sorkun, DanielBum, Mitto, etab... bezelako artistekin kolaboratu du eta DJ Food edo La Mala Rodriguez-ekin elkarbanatu du eszenatokia. 2012 urtean Madrilen Red Bullek antolatu zuen Bass Camp egitasmoan hartu zuen parte.
MPC-a, Mikrokorg-a eta hainbat aparatu daramatza gainean bere live set-ak gauzatzeko. Sample eta sintetizadore ugariren arteko hip hop bidaia proposatzen du Telmok, beti ere funk, trip hop, RnB abangoardista edo tendentzia elektronikoenak ahaztu gabe.