WANN + ROLLERCOASTER KILLS live!

Ekainak 25 Larunbata 20:30

WANN + ROLLERCOASTER KILLS live! HC / PostPunk / Noise
Sarrera: Debalde

WANN

2012an beraien lehenengo demoa autoekoiztu zuen banda berdina jarraitzen du izaten Wann. Hamarkada konkretu baten isla da talde honek egiten duen musika, Seam, Joan of Arc edo Pedro the Lion taldeen herentzia jaso dute. "Emo" korrontea xahutzen dute soinu propioa bihurtu arte, eta hau José A. López-en estudioan, La Caterva Grabaciones (Teide, Kanaria Handia), egindako lanari esker lortzen dute.

Bi urte pasa dira beraien lehenengo diska atera zutenetik "Rubicone". Bertan Dani eta Ernest-ek unibertso propioa eraiki zuten gitarra eta bateria batekin bakarrik, belaunaldi bat markatu zuen soinuan oinarrituta. Eta orain "We Knew it Was You" bigarrengo diskarekin ere filosofia berdina topatuko dugu.

ROLLERCOASTER KILLS

Miguel, Jorge eta Danik osatzen dute Rollercoaster Kills. Madrilen sortu zen taldea 2011 urtean. 'Life Sweet Gross' da haien bigarren LP-a eta zazpigarren lana orokorrean, 'Evil Debt' delarik lehen LP-a eta single eta EP ugari kaleratu dituztelarik ondoren.

Diskoa Estudio Brazilen grabatu dute, Javier Ortiz egin du ekoizle lana, eta SST edo Dischord bezalako talde estatubatuarrak ditu erreferentzia gisa, DIY filosofia eta punk arima nahasten direlarik. 12 abesti berri hauek Hüsker Dü, Mission of Burma, Rites of Spring, Dinosaur Jr. edo hastapenetako Wire ekartzen dituzte burura.

Binilozko edizioan Monasterio de Cultura, Caleiah Records, Sello Bramante eta Crap Recordings zigiluek hartu dute parte. Honetaz gain, LP-a formatu digitalean dago eskuragai Bandcamp eta Spotify plataformetan. Irudiaren egilea El Problema izan da.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago