CLUB BAILONGA

Ekainak 25 Larunbata 23:30

CLUB BAILONGA Dance / Club
Sarrera: Debalde

LAS MARINES

Dantzaren ozeanoa da Las Marines diskajartzaileek benetan gustoko dutena. Gau ganberroenean bizi nahi dutena sortzea. Gorputz guztiak kontrakorrontean mugiaraztea da kantu aukeraketaren helburu bacará. Azal poroetatik kresala izerditu nahi baduzu, badakizu nora joan.

KARKEL

Karkel, orainaldiko erritmo eta doinuen artean bere tokia aurkitzen saiatzen ari den bi burudun munstroa da. Irudi eta ikus- interferentziekin uztartzen diren hotsak. Pausu bakoitzean, gorputz eta espirituko dimentsio guztiak eztandarazten doa.

THIS IST

THIS IST-ek ez du inolatan Club Bailonga-ren hitzordua sekulan galduko. Gazte hau beti izan da musikaren zalea, ordea, club –musika eta jendeari dantzan jartzea du gogokoen. Ghetto housetik House klasikoenera eta techno bai electro pintzelakadak dituzten beat-ak dira entzungai bere sesiotan... Laburtuz, kantu groovero eta punteroenak izango dira dantzalekuari sua emango diotenak. Ez da arraroa 80 eta 90 garren hamarkadetako altxor underground batzuekin topatzea bere sesioetan. Gorputza astindu eta mugitzeko aukera ezin hobea! Eraman itzazue zapatila erosoak, gogotik eskertuko duzue. WORK YO BODY!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago