* Argazkia: Jon Iraundegi
Joseba B. Lenoirren disko berriak -'Eguzkiari begietara so' (Autoekoizpena)- 2016ko udaberri honetan ikusiko du argia. Azken ureteetan hainbat mutazio bizi izan ditu gitarrajole nafarrak, eta horietako azkenarekin aurkeztuko du lan berria; Joseba B. Lenoir Gang boskote elektrikoarekin, hain zuzen.
Miren Narbaiza, Ander Mujika, Felix Buff eta Xan Bidegainek (Napoka Iria eta willis drummond taldeetako kideak) osatzen dute gangster taldea eta Lenoirren alde rockzale eta intensoena azaleratzen konplizerik fidelenak dira taula gainean.
Jurgi Ekiza-k, willis drummond taldeko kide-sortzaile eta kantariak, berriki argitaratu du bere lehen diska bakarlari gisa, bidehuts zigiluaren bidez.
Diska rock, ilun eta personala nun tartekatzen diren zati indartsu ta distortsionatuak, beste zati minimalista batzurekin, ahots eta hitz gordin batzu agertaraziz.
Gordintasun hori nagusitzen da zuzenekoan, Ekiza bakarrik agertzen baita ezsenatoki gainean, bere ahotsa eta gitarrarekin, baita beste zenbait gauzatxorekin ere...