BUFFALO + SOFA live!

Ekainak 10 Ostirala 21:00

BUFFALO + SOFA live! Jazz-Rock / Funk / Post-Rock / Experimental
Sarrera: 5

BUFFALO

Zinematik beraien hirugarren diska kaleratu dutenetik zer esan andia ematen ari den taldea dugu Buffalo. 2008an du sorrera Zarautzen, hastapenetatik jorratu dute musika instrumental eta experimentala, hala ere ez da batere errraz klasifikatu dezakegun taldea beraien estilo nahasketa artean jazz-rock, funk, post-rock.... Beraiek argi dute ez direla etiketa zaleak, atmosfera musikal txiki eta delikatuen sortzaile abilak ditugu Buffalo.

SOFA

Zarautz/Zumaiatik datorkigun hirukote instrumentala dugu Sofa. Zuzenekoak jotzen oraindik bi urte bete ez badituzte ere lau urte badira proiektu honi forma ematen asi zirenetik. Energia eta mugitzera animatzen zaituzten dohinuak bilatzen dituzte gazte hauek, experimentazioa ardatz nagusi bezela dibertsio eta alaitasun formula bereziarekin. I izeneko maketa kaleratu eta konposiziorako hilabete batzuk hartu ostean bueltan ditugu.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago