ESKEAN KRISTO live!

Ekainak 3 Ostirala 21:00

ESKEAN KRISTO live! Rock & Roll
Sarrera: TBC BERTAN BEHERA!

* Oharra: Le Bukowskitik kanpo geratzen diren arrazoiak direla eta, kontzertu hau bertan behera geratu da.

Azken urtean kontzertu ugari eman eta sona hartzen ari den taldea da Arratiakoa. Rock and roll bizia egiten du Eskean Kriston-ek, amorru handiz kantatutakoa baina erraz entzutekoa. Diskoa berria aurkeztera datoz: 'Ezkurrik onenak'.

Aurreko diskoaren bide beretik ("Azote kaldüz!" 2014), 70' hamarkadako rock&roll benetakoenari eutsi diote berriz ere: Hendrix, Page, Bolan, Morrison, Jagger, Etxart eta enparauen lorratzen atzetik dihardute. Hitzak eta musikak ironiaz, burlaz eta zorakeriaz jantzi dituzte oraingo honetan.

Disko hau Urdulizeko Tio Pete estudioan grabatu dute. Igor Delgadok ekoiztu, nahastu eta masterizau du Londoneko Marmitako Studioan.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago