Niña Coyote eta Chico Tornado Ursula strong (Bateria) eta Koldo Soret (Gitarra eta ahotsa) donostiarrek osatzen dute. 2011 urteko bukaeran San Francisco hirian elkartu ziren proiektu hau osatzeko, rock pisutsua, desertikoa, pozoitsua jorratzen dutelarik.
Bi musikari eta bi instrumentu izanik banda soinua lortzen dute euren zuzenekoetan Mexiko eta Estatu batuetatik Primavera Sound edo Azkena Rock bezalako nazioarteko festibaletan jotzera eraman dituena bere lehenengo lana (Niña Coyote eta Chico Tornado, 2013) argitaratu zutenetik 2013ko urrian. 2015eko otsailean San Franciscon grabaturiko “Lainoland" izeneko bost kantuetako lana argitaratu zuten.
EATE izeneko lan luze berria aurkezten ari dira orain, bere lehen lana bezala Usurbilgo Higain estudiotan grabatua izan da eta Pozoi Records disketxeak argitaratua.