GUTTERCATS [FR] + LOS BRACCO live!

Martxoak 13 Igandea 20:00

GUTTERCATS [FR] + LOS BRACCO live! Punk Rock / Trash Folk Rock
Sarrera: 5

GUTTERCATS

Baby Strange taldeak utzitako errautsetatik jaio zen 2007 urtean Guttercats. 'Beautiful Curse' diskoa aurkeztuko dute Europa mailan ematen ari diren biraren barruan. Trash Folk Rock & Roll taldea bezala definitzen dira eta arrazoia ez zaie falta. Haien rock zitala New York Dolls edo Rolling Stones taldeak ekartzen ditu burura, T.REX-en planta eta Jacobites-en ausardia ahaztu gabe. Only Ones taldeak duen puntu romantiko eta elegantearekin, sortu dituzten abestien energia eta aldakortasuna erakutsiko digute.

LOS BRACCO

Los Bracco rock zuzen eta garbia eskeintzen duen seikotea da. The Howlings, Rouge, Las Primitivas edo The Inductions bezelako talde gipuzkoarretan ibilitako kideek osatzen dute. “Bendita esquizofrenia" (2015) da haien lehen EP-a, doinu zital, lelo itsaskor eta sustrai amerikarra duen diskoa alegia.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago