PELAX
Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahotsa gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak, lokalean perkusionista baten laguntzarekin zuzenean grabaturikoa. Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean. Bandaren laguntzarekin zein bakarka kontzertuak han eta hemen eskaini bitartean, bere lehen lan luzea kaleratu du 2015eko martxoan, autoekoiztua, Cowboy's Orchestra saioak, Saran grabatua IƱigo Irazokirekin, eta Jonan Ordorikak masterizatua Azkarateko Mamia estudioan.
BURUNDANGA
Donostiako lau gaztek osatzen dugu Burun Danga. Beste proiektu batean elkar ezagutu ondoren, 2014an laukote moduan ibilbide berri bat hasi genuen. 2015eko martxoan 3 abesti dituen EP bat grabatu genuen Berako Mik estudioan. Honen ondoren MusikIrun maketa lehiaketaren 5.edizioan irabazleak izan ginen. Lehiaketaren saria dela eta, 5 abesti grabatu ditugu Berriozarreko NX estudioan, eta EParen abestiekin batera, gure lehenengo diska 'Malus Domestika' kaleratu dugu.