NIRE, nirea da. Nire proiektu ttikia, nire zati bat. Etxean egina, bere berotasunean baina bere bakardadean ere. Uda itogarrian, negu hotz eta euritsuan, udaberri argitsuan eta udazken depresiboan. Sinplea baino intimoa, lasaia baino intentsoa. Entzuten duzunaren, bizi izan duzunaren eta zure ametsek bat egitearen emaitza. Hau da gitarra bat hartu eta ezertan pentsatu gabe jotzen dudanean gertatzen dena, hau da nire barrutik azaltzen dena. Sortu eta hazten joaten da, disko batean bihurtu arte edo kontzertu batean edo batzutan ezertan ez, dena berrasmatzeko eta berriz hasteko.