SORKUN & DJ PATA live!

Apirilak 25 Larunbata 22:00

SORKUN & DJ PATA live! Dub / Hip Hop / Vocal / Beats
Sarrera: 5

Urteetan zehar eszenatoki ezberdinetan ibili ondoren, Sorkunek eta Dj Patak indarrak batu dituzte egitasmo honetan.

Beraien gustu eta eraginak islatzen dituen lana aurkezten digute Mixtape formatuan: Turn On The Radio.

Lan berezi hau burutzeko Telmo Trenor, Eider Rodríguez, Dj Mau, Kenitra (Bad Sound System), All In Beats, Iñigo Legorburu, Kashbad eta beste kide batzuen ezinbesteko laguntza jaso dugu.

SORKUN

Kashbad punk-rock taldeko abeslaria izateagatik sobera ezaguna dugu. Hauekin bat lan berria aurkeztu du 2014ean (Arrakala), eta, egun, abenduan bukatzear den bira luze batean murgilduta daude.

Bakarkako lan ugari argitaratzeaz gain, Fermin Muguruzaren zuzenekoetan ere taula gainean ibilitakoa da.

Lan hau, izatez, hitzaurrea baina ez da, 2015ean aurkeztuko duen lanaren hitzaurrea.

DJ PATA

Donostiako hip-hop ingurutik jaiotako dj-aren ezaugarrietako bat, erritmo elektroniko eta hardcore rap-ez osaturiko saioak dira.

Trifulka Posse Dj taldeko partaidea da eta Troikadera corp. kolektiboko ohiko laguntzailea. Azken hauekin hainbat lan kaleratu ditu, hauen artean "Síndrome de la Cabeza Explosiva" dugu berriena.

Rap abeslari ezberdinekin aritu izan da lanean, hauen artean aipagarrienak, Mr.Pig (Insulino Dependiente), Ose (Panzers) eta Daddy Jeff (Selektah Kolektiboa) direlarik.

Zuzenekoetan ere, artista entzutetsuekin elkarbanatu du eszenatokia: Q-Bert, Dj Premier, Pomoe, Violadores del Verso, Acción Sanchez eta J Mayuscula hauen artean.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago