ABSTRACT ARTIMUS [USA] + NORTHAGIRRES live!

Azaroak 13 Ostirala 20:30

ABSTRACT ARTIMUS [USA] + NORTHAGIRRES live! Psych / Boogie / Dirty / Rock
Sarrera: Debalde

Manhattanen bizi da ameriketako hegoalde sakonean jaio eta hazitako musikari hau. Abstract Artimus-en aita musikaria zen eta honen pausuak jarraitu ditu Estatu Batuak, Canada eta Europan zehar birak bakarlari bezala nahiz talde moduan gauzatu dituelarik. Hainbat diska kaleratu ditu, beti ere rock and roll klasiko eta blues estiloen inguruan mugitu delarik.

Northagirres taldea 2012. urtean sortu zen Urretxun. Iñigo Agirrebalzategik (The Hot Dogs, Mutürbeltz) bere aurreko proiektuetan lekurik ez zituzten kantak plazaratzeko asmoarekin elkartu zen. Neil Young, Tom Petty edota Rolling Stones-en eraginpeko rock & roll-a egiten dute, besteak beste. 2013. urtean argitaratu zuten lehen diskoa. 2015ean taldeak 2. diskoa kaleratu du: Down The Highway.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago